Saski-naski

Urtu da elurra

Urtu da elurra, beztitu lurra
biziaren esperantza
nola legeak, hala zorteak
dagite gure norantza.

Izan ginen (e)ta bagara,
eskura geroa, 
primaderako arnas berriak
atzarri du Nafarroa.

(A. Telletxea, 2012. Librea Ninçana ikuskizunerako sortutako kanta).

*********************************
Mille Regretz

Mile (e)rrege,
Desira nahi noren,
Eta zeren, eta zeren.
"Ez ote dakin gure ume
G(o)azila nunbait e(re) dolorez,
Non izana, bide gaitzetik den
Zoin den beltza
Libre izaki lehen, libre izaki lehen
Bide gaitzetik garen."

(A. Telletxea, 2012. Librea Ninçana ikuskizunerako Mille Regretz famatua euskarara ekarria; gaia egokiturik baina fonetika hurbila mantenduz).

*****************************
Beltxaren

Bortian Ahüzki izan da, elkarra(ra)zi gaituena
Iturri hark du arrendu, gure eskerrik onena

Gogoaren segretuak, elez ezin erran bide,
Ur xaloaren hautua, idatzia du ediren

So (e)giten diogularik, elkarri zoli kantari
Barrenak dira hunkitzen, batak bestea du urtzen

Hegalik hegalena da, bi bat izate irusa
Nik zure, zuk nereganik, Beltxaren (e)ta Preziusa.

(A. Telletxea, 2012)
**************************************************
Gortoz a ran

Gor(ro)toz eme, odol epel
Biluz den itzal goibel
Ernari da amalurra
Geldi gaitza den oldarra (bis).


(A. Telletxea, 2012. Librea Ninçana ikuskizunerako sortutako bertsoa, Laboari keinu eginez).